XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) txakurren parkera joan gara.

Bai, eta gero paseatzea hain osasuntsua iruditu zaidanez, benetako paseo eder bat eman dugu!

Aha marmar egin zuen Tobik.

Hori da txakurra edukitzearen abantaila, esan zuen.

Bakarrik paseatzera joatea! ez zitzaidakeen burutik ere pasa izango.

Baina honelako txakur batek beste aukerarik ez dizu ematen!

Tobi haserre bizian, spaghettiak alde batera utzi eta hitzik esan gabe zegoen.

Bai, eta ondoren sukaldean egon gara gustura, jarraitu zuen bere amak azalpenarekin.

Niretzako te kikara bat prestatu dut, eta laguntzeko bakoitzarentzat mokazko trufa bi!

Zer? egin zuen Tobik garrasi.

Trufak eman al dizkiozu Txokoloskiri?

Harriturik begiratu zion amak.

Zergatik ez ba?

Tobiri sardeska eskutik erori zitzaion eta zarata handiz plater gainera erori zen.

Hori doilorkeria! esan zuen.

Ez dut deusik ulertzen, esan zuen bere amak burua mugituz.

Txakur hau etxera ekartzen duzu eta berehala kanpora bota ez dezadan limurtu nahi nauzu! (...)